viernes, 30 de enero de 2009

María

Izena: Maria
Adina: 46 urte
Jaioterria: Burgos
Elkarrizketa hau nire amaren lagun bati egin diot.
-Zergatik etorri zinen Gasteizera?
Nire familiarekin egoteko eta lana bilatzera etorri nintzen.
-Zenbat urterekin etorri zinen hona?
22 urterekin.
-Hemen lagun asko egin al dituzu?
Ez asko baina bai.
-Zure jaioterrira itzuli nahi al duzu?
Gustatuko litzaidake baina hemen oso ondo egoten da.
-Hemen lana aurkitu al duzu?
Bai. Orain irakaslea naiz.
-Seme-alabak al dituzu ?
Bai. Maria 5 urtekoa eta Jon 10 urtekoa.
-Zure jaioterrian nolakoa zen zure bizitza?
Herri txiki batean bizi nintzen eta han txerriak,behiak,zaldiak,katuak eta txakur bat genituen. Beti zaindu eta janaria ematen genien eta gehien majte nuena txakurra zen :Risqui.
-Eta hemen nolakoa da zure bizitza?
Nire familiarekin denbora asko egoten naiz baina baita ere nire ikasleekin; oso ondo portatzen dira.

No hay comentarios: