viernes, 6 de febrero de 2009

LORADENDAN

LORADENDAN:
Maria eta Asun: Egunon!
Dendariak: Egunon.
Maria eta Asun: Abendaño ikastolatik gatoz eta landareei buruz galdera batzuk egin nahi dizuegu.
Dendariak: Bai, atseginez.
Maria: Zein motatako landareak dituzu?
Dendariak: denetatik dauzkagu: barrukoak eta kanpokoak , artifialak eta lora moztuak erramoak egiteko.
Maria: Landare guztiek sustraiak, zurtoina eta hostoak al dituzte?
Dendariak: bai.
Maria: Landare guztiek loreak al dituzte?
Dendariak: ez, bietatik dagoz. Barruko landare gehienak lora barik dira eta kanpoko gehienak lorakin .
Maria: Zer behar dute landareek bizitzeko?
Dendariak: ura , argia eta lur ona.
Maria: Nola landatzen dituzu landareak? Hazietatik hazten dituzu edo...?
Dendariak: Lehenik, ekartzen duten landare txikiak potoetatik ateratzen ditut. Gero, lur gehiago duen lorepote batean sartzen dut eta azkenik, apurtxo bat ureztatzen dut.
Maria: Ze jende mota erosten dizkizu landareak? Zertarako erosten ditu gehienetan?
Dendariak: gehienak emakumeak dira eta eurentzako ( etxea apaintzeko) . gazteek eta giznek, gehienetan, oparitzeko erosten dute.
Maria: Eskerrik asko galderak erantzuteagatik. Agur.
Dendariak: Agur

Rosiren elkarrizketa

-Non jaio zinen ?
Bulgariako hiri batetan, Goce Delchev du izena.
-Noiz etorri zinen Gasteizera?
2004ko abuztuan.
-Zergatik etorri zinen hiri honetara?
Garai horretan nire senarra Gasteizen zegoen lanean; nire alabek hemen ikasi nahi zuten eta hemengo bizimodua ezagutu. Hona etorri baino lehen Grezian bizi izan ginen hiru urtetan.
-Gustatzen al zaizu Gasteiz?
Asko gustatzen zaigu. Nire herria maitatzen dudan moduan hasi naiz Gasteiz maitatzen. Hiri lasaia da eta oso gustora gaude hemen. Gainera oso ederra da.
-Nola ikasi zenuen erderaz?
Lehenago eskola batetan ibili nintzen gaztelania ikasten. Hilabete bat eman nuen hantxe. Liburuak nituen ikasteko. Gero zuk, María, lagundu zenidan hizkuntza hobetzen eta orain ondo hitz egiten dut.
-Esan Bulgariarrez esaldiren bat, mesedez.
Zdravei! Kak si? Vlagodaria, az sam mnogo, dobre !
(Kaixo! Zer moduz? Oso ondo, eskerrik asko!)
-Faltan botatzen al duzu zure herrialdea?
Egunero gogoratzen naiz nire herriaz, nire familiaz... Bai, urte askotan beraiekin bizi izan naizelako nire herrian. Hori nire bihotzean daramat beti.
-Oporretan joaten al zara Bulgariara?
Abuztuan joaten gara. Hilabete osoa han psatzen dugu, familiarekin. Bukaeran, kostatzen zait herria uztea eta bueltatzea. Pentsa, ez naizela berriro itzuliko hurrengo urtera arte.
-Gustatuko litzaizuke zure herrialdera bueltatzea?
Asko gustatuko litzaidake nire herrialdera bueltatzea baina orain nire alabeen erabakiak dira niretzat inportanteena. Beraiek ikasi nahi dute eta unibertsitatera joan. Eta oraingoz hemen bizi izango gara alabak nagusitu arte.
-Azken galdera, nola da zure izena?
Rositsa Simeonova Zmeldeska.