viernes, 30 de enero de 2009

Elkarrizketa Marari

Nik nire zaindariari egin diot elkarrizketa, Mara du izena.

1.Non bizi zinen lehen?
-Lehen Sao Paulon bizi nintzen, Brasilen.
2.Noiz etorri zinen hona? Zenbat urterekin?
-Hona...1995ean etorri nintzen berrogeita bat urterekin.
3.Zergatik etorri zinen hiri honetara?
-Nire senarra lan kontuengatik hona bidali zutelako.
4.Zer izan zen zailena iritsi zinenean?
-Hemen egiten zuen hotza.
5.Harrera ona egin zizuten ala zailtasunak izan zenituen? Zer zailtasun?
-Hasieran bai. Esaten zutelako ni hemengo jendeari lana kentzera etorri nintzela.
6.Jaioterriko zerbaiten falta sentitzen ahal duzu? Zerena?
-Bai,nire familiarena eta han utzi nituen lagunena.
7.Gustatuko al litzaizuke zure jaioterrira itzultzea?
-Bizitzera ez, bakarrik paseatzera eta familia ikustera.
8.Gustatzen zaizkizu hemengo ohiturak?
-Bai, asko gustatzen zaizkit.
9.Semeekin etorri zinen?
-Bai, hiru ditut. Lehenego batekin etorri nintzen eta gero biak hona etorri ziren (haien kabuz).

No hay comentarios: