viernes, 4 de diciembre de 2009

LARRUNEKO TRENA .
Larruneko trena eraikitzearen ideia 1908. urtean sortu zen eta 1912 an obrak martxan zeuden jada.1914 an Lehenengo Gerra Mundiala zela eta obrak gelditu egin ziren 1919. urterarte.Gauzak ondo joan ziren 1924. urterarte.Obretan zeuden bitartean istripu bat egon baitzen.1924 an azkenean martxan hasi zen trena.1981. eta 1996. urtetan bagoi berriak jarri ziren.
Bagoien barnealdean eserleku asko daude eta kanpoan leihoak daude.Bagoiak egurrez eginda daude.
Trenaren ibilbidea Col de Saint Ignacetik, La Rhuneraino da eta urte osoan zehar egiten du ibilbide hori.
Urtean 350000 pertsona baino gehiagok egiten dute ibilbide polit hau.

Itxaso Ruiz.

lunes, 9 de marzo de 2009

viernes, 6 de febrero de 2009

LORADENDAN

LORADENDAN:
Maria eta Asun: Egunon!
Dendariak: Egunon.
Maria eta Asun: Abendaño ikastolatik gatoz eta landareei buruz galdera batzuk egin nahi dizuegu.
Dendariak: Bai, atseginez.
Maria: Zein motatako landareak dituzu?
Dendariak: denetatik dauzkagu: barrukoak eta kanpokoak , artifialak eta lora moztuak erramoak egiteko.
Maria: Landare guztiek sustraiak, zurtoina eta hostoak al dituzte?
Dendariak: bai.
Maria: Landare guztiek loreak al dituzte?
Dendariak: ez, bietatik dagoz. Barruko landare gehienak lora barik dira eta kanpoko gehienak lorakin .
Maria: Zer behar dute landareek bizitzeko?
Dendariak: ura , argia eta lur ona.
Maria: Nola landatzen dituzu landareak? Hazietatik hazten dituzu edo...?
Dendariak: Lehenik, ekartzen duten landare txikiak potoetatik ateratzen ditut. Gero, lur gehiago duen lorepote batean sartzen dut eta azkenik, apurtxo bat ureztatzen dut.
Maria: Ze jende mota erosten dizkizu landareak? Zertarako erosten ditu gehienetan?
Dendariak: gehienak emakumeak dira eta eurentzako ( etxea apaintzeko) . gazteek eta giznek, gehienetan, oparitzeko erosten dute.
Maria: Eskerrik asko galderak erantzuteagatik. Agur.
Dendariak: Agur

Rosiren elkarrizketa

-Non jaio zinen ?
Bulgariako hiri batetan, Goce Delchev du izena.
-Noiz etorri zinen Gasteizera?
2004ko abuztuan.
-Zergatik etorri zinen hiri honetara?
Garai horretan nire senarra Gasteizen zegoen lanean; nire alabek hemen ikasi nahi zuten eta hemengo bizimodua ezagutu. Hona etorri baino lehen Grezian bizi izan ginen hiru urtetan.
-Gustatzen al zaizu Gasteiz?
Asko gustatzen zaigu. Nire herria maitatzen dudan moduan hasi naiz Gasteiz maitatzen. Hiri lasaia da eta oso gustora gaude hemen. Gainera oso ederra da.
-Nola ikasi zenuen erderaz?
Lehenago eskola batetan ibili nintzen gaztelania ikasten. Hilabete bat eman nuen hantxe. Liburuak nituen ikasteko. Gero zuk, María, lagundu zenidan hizkuntza hobetzen eta orain ondo hitz egiten dut.
-Esan Bulgariarrez esaldiren bat, mesedez.
Zdravei! Kak si? Vlagodaria, az sam mnogo, dobre !
(Kaixo! Zer moduz? Oso ondo, eskerrik asko!)
-Faltan botatzen al duzu zure herrialdea?
Egunero gogoratzen naiz nire herriaz, nire familiaz... Bai, urte askotan beraiekin bizi izan naizelako nire herrian. Hori nire bihotzean daramat beti.
-Oporretan joaten al zara Bulgariara?
Abuztuan joaten gara. Hilabete osoa han psatzen dugu, familiarekin. Bukaeran, kostatzen zait herria uztea eta bueltatzea. Pentsa, ez naizela berriro itzuliko hurrengo urtera arte.
-Gustatuko litzaizuke zure herrialdera bueltatzea?
Asko gustatuko litzaidake nire herrialdera bueltatzea baina orain nire alabeen erabakiak dira niretzat inportanteena. Beraiek ikasi nahi dute eta unibertsitatera joan. Eta oraingoz hemen bizi izango gara alabak nagusitu arte.
-Azken galdera, nola da zure izena?
Rositsa Simeonova Zmeldeska.

viernes, 30 de enero de 2009

Diego Chaparro

Diego Chaparro Argentinatik etorri zen 2005. urtean,eta hauekdira
egin dizkiodan galdera batzuk.

1.-Zergatik etorri zinen?
-Argentinatik aspertu nintzelako.
2.-Zer iruditu zitzaizun zailena hona iristean ?
-Hizkuntza ulertzea.
3.-Zeriruditu zitzaizun zailena ohitzeko?
-Ezer, guztia erreza.
4.-Itzuli nahiko zenuke zure jaioterrira, bizitzera? Zergatik?
-Bai,baina bizitzera ez.Normalean itzultzea nahi duzulako.
5.-Jaioterriko zerbaiten falta sentitzen ahal duzu?
-Bai,noski.Lagunena,familiarena...
6.-Bakarrik ala familiarekin etorri zinen?
-Bakarrik.

Bueno,ba auxe da nire osabari egindako elkarrizketa.

Van Der Kleyto

Van Der Kleitory elkarrizketa.
1.- Ze lurraldetik zatoz?
-Brasiletik nator,Brasilia hiritik.
2.-Orain dela zenbat urte etorri zinen?
-Orain dela 2 urte.
3.-Norekin etorri zinen ?
-Nire aita-amekin eta nire anaia txikiarekin.
4.-Zergatik etorri zinen ?
-Nire aitari hemen lan bat eskaini ziotelako.
5.-Zer egin zitzaizun zailena heldu zinenean ?
-Hizkuntza ikastea.
6.-Zure lurraldetik zehozer botatzen duzu faltan ?zer ?
-Bai,musika eta tradizioak.
7.-Gustatzen zaizkizu hemengo tradizioak ?
-Ez ditut ezagutzen.
8.-Pozik zaude hemen ?
-Bai,oso pozik nago.
9.-Gustatuko litaizuke zure herrialdera itzultzea?
-Bai,familia eta lagunak ikusteko.

Xia

Atzo Xiarekin hizketan egon nintzen eta galdera batzuk egin nizkion:
-Zergaitik etorri zinen?
Nire etxean, hau da Txinan, gosea zegoen eta nire gurasoek beste aukerarik gabe bidali ninduten Euskadira.
-Zure jaioterria eta gurasoak faltan botatzen al dituzu?
Ez asko baina batzuetan nire gurasoez gogoratzen naiz.
-Noizbait itzuliko zarela uste duzu?
Ez, baina gustatuko litzaidake.
-Pozik bizi al zara hemen?
Bai, oso pozik.Gainera oso harrera ona egin zidaten.
-Zaila egin al zitzaizun euskara ikastea?
Bai, asko gainera.
-Zer da gehien gustatzen zaizuna?
Egia esan dena, baina batez ere ohiturak.

María

Izena: Maria
Adina: 46 urte
Jaioterria: Burgos
Elkarrizketa hau nire amaren lagun bati egin diot.
-Zergatik etorri zinen Gasteizera?
Nire familiarekin egoteko eta lana bilatzera etorri nintzen.
-Zenbat urterekin etorri zinen hona?
22 urterekin.
-Hemen lagun asko egin al dituzu?
Ez asko baina bai.
-Zure jaioterrira itzuli nahi al duzu?
Gustatuko litzaidake baina hemen oso ondo egoten da.
-Hemen lana aurkitu al duzu?
Bai. Orain irakaslea naiz.
-Seme-alabak al dituzu ?
Bai. Maria 5 urtekoa eta Jon 10 urtekoa.
-Zure jaioterrian nolakoa zen zure bizitza?
Herri txiki batean bizi nintzen eta han txerriak,behiak,zaldiak,katuak eta txakur bat genituen. Beti zaindu eta janaria ematen genien eta gehien majte nuena txakurra zen :Risqui.
-Eta hemen nolakoa da zure bizitza?
Nire familiarekin denbora asko egoten naiz baina baita ere nire ikasleekin; oso ondo portatzen dira.

Txus, Cádiz

Txus Gasteizen jaio zen, berak familia Cadizen dauka, eta horregatik 29 urtekin Cadizera joan zen bizitzera. Txus urtean zehar Gasteizera etortzen da bisitatzera hau delako bere jaioterria. Berak dio Cadizera joatean zailena klimara ohitzea izan zela, zeren hango klimak eta hemengoak ez dute zer ikusirik, hemen hotza eta han beroa. Batez ere berak dio Cadizekoek oso harrera ona egin ziotela Zahoran, hau da bere herrian. Lehenengo bere anaiarekin bizi izan zen eta gero etxe bat aurkitu zuen, hondartzan ia ia.Berak gauza bakarra botatzen du faltan, ez dakizuela zer? Eguraldia zeren han ia beti dago kaletik eta baita ere faltan botatzen ditu hemengo mendiak zeren han ia ia ez dago mendirik eta gainera gehienak igota dauzka .
Nohizbeinka ere Gasteizera etortzea gustatuko litzaioke bere lagunak eta familia ikustera, nola hemen jaio zen ez lagun mordo mordoa dauzka eta ni urte honetan bera bizitatzera joango naiz .Beno bada hau jakinda Txuseri buruz asko dakizue

Elkarrizketa Marari

Nik nire zaindariari egin diot elkarrizketa, Mara du izena.

1.Non bizi zinen lehen?
-Lehen Sao Paulon bizi nintzen, Brasilen.
2.Noiz etorri zinen hona? Zenbat urterekin?
-Hona...1995ean etorri nintzen berrogeita bat urterekin.
3.Zergatik etorri zinen hiri honetara?
-Nire senarra lan kontuengatik hona bidali zutelako.
4.Zer izan zen zailena iritsi zinenean?
-Hemen egiten zuen hotza.
5.Harrera ona egin zizuten ala zailtasunak izan zenituen? Zer zailtasun?
-Hasieran bai. Esaten zutelako ni hemengo jendeari lana kentzera etorri nintzela.
6.Jaioterriko zerbaiten falta sentitzen ahal duzu? Zerena?
-Bai,nire familiarena eta han utzi nituen lagunena.
7.Gustatuko al litzaizuke zure jaioterrira itzultzea?
-Bizitzera ez, bakarrik paseatzera eta familia ikustera.
8.Gustatzen zaizkizu hemengo ohiturak?
-Bai, asko gustatzen zaizkit.
9.Semeekin etorri zinen?
-Bai, hiru ditut. Lehenego batekin etorri nintzen eta gero biak hona etorri ziren (haien kabuz).

Juliren etorrera

Nik Juliri elkarrizketa hau egin diot.
1-Nondik etorri zinen?
-Ni Extremaduratik etorri nintzen.
2-Zergatik etorri zinen Gasteizera eta ez beste leku batera?
-Ni ateratzen nintzen mutilarekin hemengoa zelako eta hemen lana aurkitu nuelako.
3-Non bizi zara lasaiago?
-Ni nire jaioterrian lasaiago bizi nintzen.
4-Gasteiz gustokoa duzu?
Bai, ez da oso handia baina ikaragarri polita da Gasteiz
5-Zein da Gasteizko alderik politena?Niri asko gustatzen zait alde zaharra

Rufina

Nik Rufinari (nire amonari) egin diot elkarrizketa
G:Zergatik etorrri zinen herri honetara?
E:Nire lehengo herrian lanagatik ez ziguten asko ordaintzen eta hemen lanagatik gehiago ordaintzen didate
G:Zer izan zitzaizun zailena?
E:Trenez etortzeko txartela
G:Jaioterriko falta sentitzen duzu?
E:Ez asko zeren udan aste batzuk pasatzera joaten naiz.
G:Gustatuko litzaizuke jaioterrira itzultzea?
E:Lanagatik ez.
G:Zer urtetan etorrri zinen herri honetara?
E:1963.urtean.
G:Kultura kontuan artuta ze kultura nahiago duzu?
E:Biak guztatzen zaizkit baina hona iritsi nintzenean oso arraroa egin zitzaidan.

martes, 27 de enero de 2009

Zamorako osaba

Kaixo Josu, andereñok agindutako elkar-hizketa egin behar diot Euskaditk kanpo jaio den pertsona bati .Beraz zuri egingo dizut ;prest zaude?

1.Zenbat urtekin joan zinen Zamoratik?
-10 urte nituenean joan nintzen etxetik.
2.Zergatik joan zinen Zamoratik?
-Garai hartan oso gogorra zen bizitza bai hirietan bai herrietan , horregatik nire gurasoek fraide ikastetxe batera bidali ninduten.
3.Familia utzi zenuen Zamoran?
- Bai , familia osoa;bueno egia esan batzuk joanda ziren beste leku batera.
4.Lagun asko zenituen edo zerbait berezia?
-Bai lagun asko utzi nituen, lagunaz aparte nire haurtzaroa utzi nuen bertan.
5.Gogorra iruditu zitzaizun Zamoratik joatea?
-Bai, oso. Baina umea nintzenez, abentura bezala hartu nuen; gero etorri zen gogorrena.
6.Zergatik Gasteizera eta ez beste leku batera?
-Beno, atera nintzenean bi aukera nituen; edo Zamorara bueltatu edo Gasteizera etorri nire arrebarekin bizitzera eta zergatik ez probatu?
7.Zer egin zenuen Gasteizera etortzean?
-Merkataritza ikasketak egin nituen.
8.Zenbat urte daramatzazu hemen?
-Hogeita hamar urte gutxi gora behera
9.Asko kostatu zitzauzun harremanak egitea Gasteizen?
-Hasiera batea asko kostatu zitzaidan baina azkenean ez bakarrik lagunak baizik eta gaur egun daukadan emaztea ezagutu nuen.
10.Euskeraz hitz egiten dakizu?
-Ez , ez dakit.
11.Oztopoa izan zen Euskeraz hitz egiten ez jakitea ?
-Ez, orain arte lana daukat eta nire semeek euskeraz hitz egiten dakitenez ikasi ahal dut nahi dudanean.
12.Non nahiago duzu bizitzea, Zamoran edo Gazteizen ?
-Erderaz esaten den bezala”El buey no es de donde nace sino de donde pasta” eta orain ni emengoa zentitzen naiz.

Lorenzo Erdozain

Lorenzo Erdozaini,nire aitari, egin diot elkarrizketa.
Zergatik etorri zinen herri honetara?
-Lana aurkitu nuelako.
Zer izan zitzaizun zailena iritzi zinenean?
-Etxebizitza aurkitzea.
Harrera ona egin zizuten ala zailtasunak izan zenituen?zer zailtasun?
-Harrera ona egin zidaten.
Jaioterriko zerbaiten falta sentitzen duzu?zerena?
-Bai,lagunen falta.
Gustatuko litzaizuke jaioterrira itzultzea?
-Bai,baina ohiturak antzekoak dira.
Zer herritatik ibili zinen ona etorri baino lehenago?
-Nafarrako zenbait herrietatik.
Familia faltan botatzen duzu?
-Bai,batzuetan.
Non zaude hobeto hemen edo han?
-Hemen hobeto nago.
Polita iruditzen zaizu Gasteiz?
-Bai,oso polita
Hemen lagun gehiago ala gutxiago egin dituzu?
-Hemen gehiago.
Zer motatako pertsonak gustatzen zaizkizu gehiago hemengoak edo hangoak?
-Biak berdin.

Damian

Elkarrizketa hau nire eskolako lagun bati egin diot
1-Noiz etorri zinen Gasteizera?
-2008ko iraiaren 2an etorri nintzen Gasteizera.
2-Non jaio eta bizi izan zinen hona etorri baino lehen?
-Ni Colonbian bizi nintzen aita-ama eta gainerakoekin
3-Tristea iruditu zitzaizun hona etortzea bizitzera?
-Alde batetik bai eta bestetik ez.Bai familiakoei agur esan behar nielako, eta ez hemen hobeto bizi naizelako.
4-Polita iruditu zitzaizun Gasteiz edo itsusia?
-Niri oso polita
5-Erreza iruditu zitzaizun lagunak egitea?
-Niri erreza iruditu zitzaidan lagunak egitea.
6-Zein da egin zenuen lehenengo laguna?
-Aitor, Aitor izan zen egin nuen lehenengo laguna.
7-Lehen hasieran zure anaiarekin ikusten zintudan jolasten, ondo eramaten al zara zure anaiarekin?
-Bai, bai oso ondo eramaten naiz nire anaiarekin.
8-Patioetan bakarrik uzten zaituzte lagunek?
-Ez, lagun onek ez naute bakarrik uzten.
9-Euskara ikastea zaila edo erreza iruditzen zaizu?
-Momentuz erreza iruditzen zait
10-Lagunekin euskaraz hitz egiten alduzu?
-Klasean bai baina patioan ez.
11-Zergatik ez?
-Holan ateratzen zaidalako.
12-Nola pasatzen duzu patioan?
-Nik patioan ondo baino hobeto pasatzen dut.
13-Neskekin jolasten ahal duzu?
-Apenas jolasten dut neskekin

ESKERRIK ASKO DAMIAN

AGUR!!!!

Eukeni

Nik Eukeniri egin diot elkarrizketa , nire futbol taldeko lagun bati .
-Nongoa zara , Eukeni ?
Ni Afrikakoa naiz , Saharakoa .
-Zenbat urte dituzu ?
Hamar urte ditut .
-Noiz etorri zinen Gasteizera ?
Bost urte nituenean etorri nintzen .
-Zergatik etorri zinen hona bizitzera ?
Pobrezia eta gerra zegoelako.
-Zer izan zen zailena iritisi zinenean?
Zailena izan zen ez nuela inor ezagutzen eta ez nituela lagunik izango
-Nola etorri zinen hona?
Lehenengo Kanariar uharteetara joan nintzen eta gero hegazkinez hona
-Zer da gehien gustatzen zaizun gauza Gasteiztik?
Niri alde zaharra gustatzen zait.
-Gustatuko litzaizuke zure herrialdera itzultzea?
Ez zeren gerra eta gosetea dago eta bestetik bai familia ikusteko.
-Ze jai gustatzen zaizu?
Niri Zeledon gustatzen zait.
-Ondo moldatzen al zara lagunekin?
Bai, oso ondo
Agur eta eskerrik asko Eukeni.

Rufina

Nik Rufinari, nire zaintzaileari egin diot elkarrizketa
G:Zer nahiago duzu Logroño edo Gasteiz ?
E: Biak, asko gustatzen zaizkit
G:Zaila egiten zaizu euskaraz hitzegitea?
E:bai,pixka bat
G:zergatik etorri zinen hiri honetara?
E:Nire senarrak hemen lana zuelako
G: zer zentitzen duzu faltan?
E:klima, hemen hotz gehiago egiten duelako
G:Txikitan etorri al zinen?
E:Ez lehen lehen esan dudan bezala nire senarrak Gasteizen zuelako lana
G:Gustatzen al zaizu Gasteiz?
E:Bai, asko gustatzen zait
G:Emigratu al duzu gehiagotan? Nora?
E:Ez, inoiz gehiago ez.
G:Logroñora joaten zara noizean behin?
E:Bai,udan gehien bat.

Cathyrekin elkarrizketa

-Nola ikasi zenuen erderaz?
Unibertsitatean ikasi nuen
-Ingalaterratik zer duzu gogokoen?
Familia eta lagunak ditut gogokoen
-Zergatik etorri zinen espainara?
Espainako batekin eskondu nintzelako
-Hara joaten zara oporrak pasatzera ?
Bai,batzuetan joaten naiz
-Zein duzu nahiago , Ingalaterra edo Espaina?
Biak gustatzen zaiakik
-Gustatu zaizu Espaina?
Bai,bai asko gustatu zitzaidan
-Lagunak egin zenituen etorri zinenean hemen?
Bai,bai genin nituen asko gainera
-Ingalaterrako ze hiri edo herri bizi zinen?
Leichesterren bizi nintzen
-Zaila egin zitzaizun Espainara etortzea?
Ez,gogo handiak nituen

Amonari elkarrizketa

Nik nire amonari egin diot elkarrizketa.Amona,Galizian bizi zen,Camposancosen(Laguardia ondoan,Miño ibaiaren bukaeran).Ezkondu eta jarraian Lekeitiora etorri aurretik Bartzelonan bizi izan ziren bi urtez.Han jaio zen nire osaba.
Bartzelonatik Gizaburuko baserri batera etorri ziren bizitzera eta handik Lekeitiora.
Han jaio zen nire aita.
1.958-an nire aitona Ameriketara joan zen eta artzai lanetan sei urtez egon zen.Handik aitona etorri zenean Durangora joan ziren bizitzera eta han egon ziren sei urtez.Gero Lekeitiora bueltatu ziren eta han bizi da orain.
Bere herrira itzitzultzekotan,familia bizitatzeko bakarrik itzuliko zela esan zidan.
Lekeition oso pozik bizi dela eta bertokoa zentitzen dela orain.
Beste gauza bat ere esan zidan,beraien herriko ohitura egun berezietako janaria;beraiek hiltzen zuten oiloa,eta inauterietako mozorro simple batzuk.Garai hartan ez zeukatelako aukera askorik.

Poema

POEMA 27-1-2009


Muy buenos dias ,
señoras montañas ,
sigan creciendo ,
y hasta mañana .

Y una montaña,
alta y nevada, crecio tanto,
que el cielo tocaba.

Carlos, 2.D

Nik Carlosi, 2.D mailako lagun bati, egin diot elkarrizketa eta hauek izan dira egin dizkiodan galderak:

1. Zergatik etorri zinen hiri honetara?
-Nire aita eta ama Colombian ez zutelako diru askorik.
2. Harrera ona egin zizuten edo sailtasunak izan zenituen?
-Ez, harrera ona egin zidaten eta ez nuen sailtasunik izan.
3. Gustatuko al litzaizuke jaioterrira itzultzea?
-Bai, baina nire ikastolako lagunekin.
4. Euskeraz hitz egitea gustatzen zaizu?
-Bai, baina ez dut asko ikasi oraindik.
5. Hasieran ondo konpontzen zinen zure lagunekin?
-Bai, batzuekin izan ezik.
6. Abendaño ikastola zuek joaten zineten ikastolaren antza dauka?
-Ez, ez dauka antzik.
7. Zer ohitura gustatzen zaizu Gasteizkoa Colombian ez zegoena?
-Olentzeroaren festa gustatzen zait nik Colombian ez neukalako.
7. Zaila iruditzen zaizu ikastolan egiten dituzun gauzak?
-Ez, gehienak ez.

Manola

Nik Manolari (nire amonari) egin diot elkarrizketa. Horretarako galdera batzuk prestatu ditut eta berak erantzun egin dit.

G: Non jaio zinen?
E : Medinillan, Avilako herri txiki batean.
G: Zegatik joan zinen beste herri batera?
E: Ez zegoelako baliabiderik ondo bizitzeko.
G: Beste herriaren falta sumatu al duzu?
E: Hasieran bai, baina gero ez nuen sumatzen.
G: Zenbat urterekin joan zinen beste herri batera?
E: 30 urterekin gutxi gora behera.
G: Zein herritara joan zinen?
E: Lehenengo Orduñara, Bizkaiako herri bat, eta gero Alegría-Dulantzi, hau Arabakoa da.
G: Bazenuen seme-alabarik herritik atera zinenean?
E: Bai, bi, seme bat eta alaba bat.
G: Orain ondo al zaude Dulantzin?
E: Bai, oso ondo nago.
G: Oporretan edo joaten al zara?
E: Bai. Udan hilabete bat pastasen dut han.

jueves, 22 de enero de 2009

El universo

Yo he hecho un viaje a la luna. He ido en una nave muy grande. El traje es de color blanco. En el universo he visto muchas estrellas. Al despegar la nave espacial me dio un poco de miedo.

Descripción

Es una chica muy guapa. Tiene el pelo de color rubio y los ojos tiene de color verde. Es alta. Le gusta jugar a baloncesto y a fútbol. Tiene un hermano pequeño. Es muy simpática y muy trabajadora. Tiene muchos amigos y amigas.

viernes, 16 de enero de 2009

Maitasuna

MAITASUNA

Bada maite dudan lagun bat
Azterketa zail batean nagoenean
Bai,bai,bai esten dit
Bikain bat aterako duzula azterketan

Bada maite dudan lagun bat
Azpertuta nagoenean
Bai,bai,bai esaten dit
Eta zerbaitera jolastera animatzen dit

Iñigo N. 5.D


MAITASUNA
Bada maite nuen pertsona bat
Beti nirekin jolasten zena
Eta beti esaten zidan
Zu nire lagun hoberena zara.


Bada maite nuen pertsona bat
Baina ez dut barriz maiteko
Beti esaten didalako:
Nobioz noizbait aldatu beharra nuen.

Martin R. 5.D

Maitasuna

MAITASUNA
Bada ez dudan maite lagun bat
Etzanda nagoenean mendian bustitzen nauena
Ez ez ez hobeto ez ezaten du
Etzanda egotera hotelera

Bada maite dudan lagun batzuk
Hotza daukadanean sugarrekin berotzen nautenak
Bai bai bai hori bai esaten dut nik
Oso gustuko dut eta beroa.

Unai J.



NATURA
Bada maite dudan lagun bat
Eta egunero pentsatu
Zergatik suntsitu?

Bada maite dudan lagun bat
Eta egunero ikusi
Zuhaitzak lurrean
Naturaz goza ezazu

Asier E.

Amorea eta Adorea

AMOREA
Bada maite dudan lagun bat.
Ez dela nitaz baztertzen.
“Baina batzutan beldurra du”
hasten naiz aztertzen.

Bada gustuko dudan kidea.
Amorea deitzen diot
“baina batzutan beldurra du
Urteak pasa ulertuko dut

Andoni


ADOREA
Bada asko maite dudan lagun bat.
Kontsertu bat jo behar dudanean
“Bai, ez izan beldurra ezta lotsa” esaten dit
“ondo irtengo zaizu-eta”

Bada asko maite dudan lagun bat.
Zerbait eskatu behar dudanean
“ bai ez izan beldurraezta lotsa”esaten dit
“ez dizu kosk egingo –eta”

Bada asko maite dudan lagun bat.
Oso laguna dut bai ADOREA
“mila esker gaur laguntzeagatik”
esaten diot nik beti.


Ane

Maitasuna

Lagun bat

Bada maite dudan lagun bat
Andereñoak galdetzen didanean
“bai , bai ,bai “ esaten dit
“ondo egingo duzu”

Bada maite dudan lagun bat
Futbolean jolastu nahi dudanean
«bai, bai, bai », esaten dit
« Gola sartuko duzu «

IÑIGO S 5.D

Maitasuna

MAITASUNA


Neska bat maite nuen

Mutil horrek kendu zidan

Oso triste geratu nintzen

Bihotza apurtu zitzaidan


Agur nire bihotzaren

Mugimenduari

Oso triste geratu nintzen

Zubi batetik agur esan nion


Eneko 5.D



LAGUN BAT

Bada maite dudan lagun bat

Triste nagoenean



Esaten dit.


Bada maite dudan lagun bat

Lagun hori Barrankas da , nire pelutxea

esaten diot nik

Eta amets egin


Idoia 5.D

Maitasuna

LAGUN BAT

Bada maite dudan lagun bat
Saskibaloian jokatu nahi dudanean
« Bai,bai,bai hobeto bai »esaten dit
« seguro lehenengoan aterako zaituzte partiduan”

Bada maite dudan lagun bat
Lagun horren izena ausartasuna da
“bai,bai,bai” esaten diot agüero
“eskerrikasko hain egun ona egiteagatik”

AITZIBER 5.D



Bada maite dudan kirol bat
Bai,bai,bai hobeto bai esaten dit
Zu zaiatu gehiago eta lortuko duzu
Partidu batean gola sartu duzu

Bada maite dudan kirol bat
Bai,bai,bai hobeto bai esaten dit
Lasaitu eta etrenatu gehiago aupa
Egun batean fitxatuko zaituztela


XABIER 5.D

Maitasuna

Bada asko maite dudan lagun bat
Saskibaloian pasatu ez pasatu
Ez,ez,ez,hobeto ez
Pase txar bat egin eta nirekin haserretuko da

Bada asko maiteko dudan lagun bat
Pasea egitean nirekin haserretu zen
Bai,bai,bai,hobeto bai
Barkamena eskatu eta lagun berri bat egingo dut.

DANEL

Bada maite dudan lagun bat
Berarekin topo egiten dudanean norbait izilpeka esaten dit
Ez ez ez ez
Ez hitzegin berarekin dena jorobatuko duzu eta

Bada maite dudan lagun bat
Berarekin topo egiten dudanean berak esaten dit aurpegira
Ez ez ez lla ez
Ez dut nahi zurekin hitzegin.

AINHOA

Lagun bat maite

Bada asko maite dudan lagun bat
Lagun guztiak maite ditut baina...
Bera ,bera eta berataz pentsatzen dut egun guztian
Ez dut esango nor den bakoitzak bera nor den

Bada asko maite dudan lagun bat
Ez naiz beti berarekin egoten baina...
Bera,bera, eta berataz pentsatzen dut egun guztian


Miren Calvo

Ekain

Maitasun anonimoa

Bada maite dudan neskatxa bat.
Beregana hurbiltzean pentsatzen dut:
Zergatik ez nion nik eskatu?
Bera badauka jada mutilaguna.

Bada maite dudan neskatxa bat.
Txoroa izan naiz ez eskatzean.
Zergatik ez nion nik eskatu?
Zer eskatu ?bere mutila izatea.

EKAIN.G