viernes, 30 de enero de 2009

Diego Chaparro

Diego Chaparro Argentinatik etorri zen 2005. urtean,eta hauekdira
egin dizkiodan galdera batzuk.

1.-Zergatik etorri zinen?
-Argentinatik aspertu nintzelako.
2.-Zer iruditu zitzaizun zailena hona iristean ?
-Hizkuntza ulertzea.
3.-Zeriruditu zitzaizun zailena ohitzeko?
-Ezer, guztia erreza.
4.-Itzuli nahiko zenuke zure jaioterrira, bizitzera? Zergatik?
-Bai,baina bizitzera ez.Normalean itzultzea nahi duzulako.
5.-Jaioterriko zerbaiten falta sentitzen ahal duzu?
-Bai,noski.Lagunena,familiarena...
6.-Bakarrik ala familiarekin etorri zinen?
-Bakarrik.

Bueno,ba auxe da nire osabari egindako elkarrizketa.

Van Der Kleyto

Van Der Kleitory elkarrizketa.
1.- Ze lurraldetik zatoz?
-Brasiletik nator,Brasilia hiritik.
2.-Orain dela zenbat urte etorri zinen?
-Orain dela 2 urte.
3.-Norekin etorri zinen ?
-Nire aita-amekin eta nire anaia txikiarekin.
4.-Zergatik etorri zinen ?
-Nire aitari hemen lan bat eskaini ziotelako.
5.-Zer egin zitzaizun zailena heldu zinenean ?
-Hizkuntza ikastea.
6.-Zure lurraldetik zehozer botatzen duzu faltan ?zer ?
-Bai,musika eta tradizioak.
7.-Gustatzen zaizkizu hemengo tradizioak ?
-Ez ditut ezagutzen.
8.-Pozik zaude hemen ?
-Bai,oso pozik nago.
9.-Gustatuko litaizuke zure herrialdera itzultzea?
-Bai,familia eta lagunak ikusteko.

Xia

Atzo Xiarekin hizketan egon nintzen eta galdera batzuk egin nizkion:
-Zergaitik etorri zinen?
Nire etxean, hau da Txinan, gosea zegoen eta nire gurasoek beste aukerarik gabe bidali ninduten Euskadira.
-Zure jaioterria eta gurasoak faltan botatzen al dituzu?
Ez asko baina batzuetan nire gurasoez gogoratzen naiz.
-Noizbait itzuliko zarela uste duzu?
Ez, baina gustatuko litzaidake.
-Pozik bizi al zara hemen?
Bai, oso pozik.Gainera oso harrera ona egin zidaten.
-Zaila egin al zitzaizun euskara ikastea?
Bai, asko gainera.
-Zer da gehien gustatzen zaizuna?
Egia esan dena, baina batez ere ohiturak.

María

Izena: Maria
Adina: 46 urte
Jaioterria: Burgos
Elkarrizketa hau nire amaren lagun bati egin diot.
-Zergatik etorri zinen Gasteizera?
Nire familiarekin egoteko eta lana bilatzera etorri nintzen.
-Zenbat urterekin etorri zinen hona?
22 urterekin.
-Hemen lagun asko egin al dituzu?
Ez asko baina bai.
-Zure jaioterrira itzuli nahi al duzu?
Gustatuko litzaidake baina hemen oso ondo egoten da.
-Hemen lana aurkitu al duzu?
Bai. Orain irakaslea naiz.
-Seme-alabak al dituzu ?
Bai. Maria 5 urtekoa eta Jon 10 urtekoa.
-Zure jaioterrian nolakoa zen zure bizitza?
Herri txiki batean bizi nintzen eta han txerriak,behiak,zaldiak,katuak eta txakur bat genituen. Beti zaindu eta janaria ematen genien eta gehien majte nuena txakurra zen :Risqui.
-Eta hemen nolakoa da zure bizitza?
Nire familiarekin denbora asko egoten naiz baina baita ere nire ikasleekin; oso ondo portatzen dira.

Txus, Cádiz

Txus Gasteizen jaio zen, berak familia Cadizen dauka, eta horregatik 29 urtekin Cadizera joan zen bizitzera. Txus urtean zehar Gasteizera etortzen da bisitatzera hau delako bere jaioterria. Berak dio Cadizera joatean zailena klimara ohitzea izan zela, zeren hango klimak eta hemengoak ez dute zer ikusirik, hemen hotza eta han beroa. Batez ere berak dio Cadizekoek oso harrera ona egin ziotela Zahoran, hau da bere herrian. Lehenengo bere anaiarekin bizi izan zen eta gero etxe bat aurkitu zuen, hondartzan ia ia.Berak gauza bakarra botatzen du faltan, ez dakizuela zer? Eguraldia zeren han ia beti dago kaletik eta baita ere faltan botatzen ditu hemengo mendiak zeren han ia ia ez dago mendirik eta gainera gehienak igota dauzka .
Nohizbeinka ere Gasteizera etortzea gustatuko litzaioke bere lagunak eta familia ikustera, nola hemen jaio zen ez lagun mordo mordoa dauzka eta ni urte honetan bera bizitatzera joango naiz .Beno bada hau jakinda Txuseri buruz asko dakizue

Elkarrizketa Marari

Nik nire zaindariari egin diot elkarrizketa, Mara du izena.

1.Non bizi zinen lehen?
-Lehen Sao Paulon bizi nintzen, Brasilen.
2.Noiz etorri zinen hona? Zenbat urterekin?
-Hona...1995ean etorri nintzen berrogeita bat urterekin.
3.Zergatik etorri zinen hiri honetara?
-Nire senarra lan kontuengatik hona bidali zutelako.
4.Zer izan zen zailena iritsi zinenean?
-Hemen egiten zuen hotza.
5.Harrera ona egin zizuten ala zailtasunak izan zenituen? Zer zailtasun?
-Hasieran bai. Esaten zutelako ni hemengo jendeari lana kentzera etorri nintzela.
6.Jaioterriko zerbaiten falta sentitzen ahal duzu? Zerena?
-Bai,nire familiarena eta han utzi nituen lagunena.
7.Gustatuko al litzaizuke zure jaioterrira itzultzea?
-Bizitzera ez, bakarrik paseatzera eta familia ikustera.
8.Gustatzen zaizkizu hemengo ohiturak?
-Bai, asko gustatzen zaizkit.
9.Semeekin etorri zinen?
-Bai, hiru ditut. Lehenego batekin etorri nintzen eta gero biak hona etorri ziren (haien kabuz).

Juliren etorrera

Nik Juliri elkarrizketa hau egin diot.
1-Nondik etorri zinen?
-Ni Extremaduratik etorri nintzen.
2-Zergatik etorri zinen Gasteizera eta ez beste leku batera?
-Ni ateratzen nintzen mutilarekin hemengoa zelako eta hemen lana aurkitu nuelako.
3-Non bizi zara lasaiago?
-Ni nire jaioterrian lasaiago bizi nintzen.
4-Gasteiz gustokoa duzu?
Bai, ez da oso handia baina ikaragarri polita da Gasteiz
5-Zein da Gasteizko alderik politena?Niri asko gustatzen zait alde zaharra